Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kidea

Zentroan elkarteari buruz

Donostiako erdialdeko Merkatarien Elkartea gara, eta sektore ezberdinetako 220 saltoki baino gehiago gara.

Familia handi bat osatzen dugu eta gure helburua Donostiako kaleak kolorez eta bizitzaz betetzea da. Tokiko merkataritzak hiria bizirik mantentzen duelako. Tokiko merkataritzari ematen diozun laguntzak handi egiten gaitu.

Zentroan elkartea tokiko merkataritza baino askoz gehiago da. Arretaren artisautza da.

Eta baita harritzeko, hunkitzeko eta konektatzeko artea ere. Donostiako erdigunean, gure merkatariek esperientzia paregabe batera gonbidatzen zaituzte: non erosketa bakoitzak istorio bat kontatzen duen eta xehetasun bakoitza arimaz egina dagoen.

Erosketa bakoitza arte bat da, aukeratu zeurea.

Arreta emateko 7 arteak

01

Liluraren artea

Bakarra egiten duena hautatuz

02

Ibiltzearen artea

Ematen duzun urrats bakoitza bere kabuz arte bihurtuz

03

Zaintzeko artea

Xehetasun bakoitzari konfiantza eta dedikazioa eskainiz

04

Sortzeko artea

Gure txoko bakoitzetan dagoena, espazio paregabe eta biziz beteak bihurtuz

05

Deskubritzeko artea

Liburu, historia, jostailua, helmuga bakoitzean gertatzen dena

06

Mimatzeko artea

Esperientzia paregabe eta gogoangarriak sortzeko onena emanez

07

Dastatzeko artea

Tokiko saltokietan erosita, produktu bakoitzak hurbiltasunaren eta iraunkortasunaren zigilua baitauka

Zergatik erosi tokiko merkataritzan?

Zentroan hurbiltasuna, kalitatea eta aniztasuna gara.

Bertako merkataritzak Donostiako kaleak biziz eta kolorez betetzen ditu, horregatik gure merkataritzan egiten duzun erosketa bakoitzak hiria bizirik mantentzen laguntzen du. Tokiko merkataritza komunitatea delako, jasangarritasuna delako, adeitasuna...

Gure merkataritza kalitatearen, fideltasunaren, tratu onaren eta zerbitzuaren sinonimo da...

Tokiko merkataritzak enplegu-aukerak ematen eta sortzen ditu. Bezeroak ematen digutenaren zati bat komunitateari itzuliz.

Erosketa bakoitza inbertsio bat da, hirian berrinbertitzen delako, gure kaleak bizitzaz betez.

Bertakoa aukeratzen baduzu, kontsumo arduratsua eta iraunkorra aukeratzen duzu.

Guretzat bezeroa lehentasuna da, beti irribarre batekin eta arreta onenarekin hartuko zaitugu.

Gure dendetan kalitatezko produktuak eta tratu pertsonalizatua aurkituko dituzu.

Herriko merkataritzak kolorez eta biziz betetzen du gure hiria. Erosi Zentroan, markatu aldea!

Hemen artisauak daude, arretaren artisauak

Gurekin bat egin nahi?

Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kidea

Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kide gara, tokiko merkataritza hautatzea bizimodu bat hautatzea delako. Gure lurraldearen alde egiten duen benetako merkataritza-eredu baten aldeko apustua egitea delako. 1.650 denda baino gehiago gaude Gipuzkoan tokiko merkataritza bakar eta lehiakorra sustatzeko bat eginda.