Haria jarraitu eta gure merkataritzak ezagutu
Pertsonak elkartzera deituta daudenak lotzen dituen hari ikusezin bati buruzko teoria zahar bat dago.
Zentroanen pentsatzen dugu… eta zer gertatuko litzateke hari horrek pertsonak bakarrik ez balitu lotuko? Eta istorioak, auzoak, dendak ere lotuko balitu?
Zentroango dendak zeharkatzen dituen koloretako hari bat egongo balitz, hiria kolorez beteko luke. Eta hari horiek benetakoak balira, hiri hau sostengatzen duen sare bihurtuko lirateke.
Hemen erostea aukeratzen duzun bakoitzean, ez duzu erosketa soil bat egiten. Hariaz osatutako ehun ikusezin horri gehitzen zatzaio.
Hemen Zentroan osatzen duten sareko denda guztiak ezagutu ahal izango dituzu.
Viajar a la carta
Vuelve Marcela
Usoa Moda Infantil
D'Ale
Santa Clara
Villa María Luisa
Cafetería Raices
Robers
B ta B artean
A tu bola
Granel
Perfil Moda
Muchas Telas
Halo
Ele Vintage
Ratón de Getaria
90 grados
Perfumería Benegas
Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kidea
Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kide gara, tokiko merkataritza hautatzea bizimodu bat hautatzea delako. Gure lurraldearen alde egiten duen benetako merkataritza-eredu baten aldeko apustua egitea delako. 1.650 denda baino gehiago gaude Gipuzkoan tokiko merkataritza bakar eta lehiakorra sustatzeko bat eginda.