Bat egin Zentroan elkartearekin
Zentroan Elkartea Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kidea da, eta hainbat sektoretako 220 saltoki baino gehiago biltzen ditu.
Zure denda Donostiako erdigunean badago eta Gipuzkoa Merkatariak bezalako sare baten parte izatearen abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, gutarra zara.
1932an Gipuzkoako Merkataritza Federazioa eratu zen, Gipuzkoako merkataritza guztia ordezkatu eta babesteko asmoz; merkataritzaren batasuna izateko.
Harrezkero, Gipuzkoa Merkatirak Federazioak tokiko merkataritzari balioa emateko lan egin du, gure bazkideei laguntza eta prestakuntza eskainiz. Auzoko elkarteak sortuz, Zentroan bezala. Tokiko kontsumoaren aldeko mugimendua bultzatuz.
Gaur egun 1.700 bazkide baino gehiago gara. Gure lurraldearekin konprometitutako benetako merkataritza-eredua sustatzen dugu. Gure gizartearen kontsumo-eredua eraldatuz eta merkataritzako eta kontsumoko kultura kontzienterantz ahaldunduz.
Merkataritzaren errealitatea eta beharrak ezagutzen ditugu. Merkataritzan aditua den talde bat eta zerbitzu guztiak ditugu gure laguntza guztiak hazteko.
Bat egin gurekin eta gozatu abantaila guztiez.

Gure balioak
Denda guztiak ahalik eta modurik onenean artatzea, elkarteko kide izan edo ez.
Elkartearekin bat egin nahi duen Donostiako erdiguneko denda oro bazkide gisa onartzea.
Erdigunean gertatzen den eta gure elkartekideei mesede egin diezaiekeen guztian inplikatzea.
Gure elkartekideei negatiboki eragiten dien zerbait gertatuz gero, horretan inplikatzea eta ahal bezala konpondu ahal izateko esku hartzea.
+
Dendak
Zentroan elkarteko kide izatearen abantailak
Ikaskuntza
Ondo nahiz gaizki egindakoak elkartekideen artean ezagutarazten ditugu, haietatik ikasteko.
Prestakuntza
Prestatzaile adituen eskutik ezagutza berriak eskuratzen ditugu.
Lankidetza
Enpresen artean lankidetzan aritzen gara, elkartekideok elkarrekin gara ditzakegun proiektuak, ideiak eta lanak martxan jartzeko.
Networking-a
Akordio interesgarriak egite aldera, enpresen artean edo beste ordezkari batzuekin networking-a egiteko aukera ematen diguten ekitaldien berri ematen dugu.
Fidagarritasuna
Zentroan elkarteko kide izate soilak are fidagarritasun handiagoa ematen du elkartea ezagutzen duten bezero jakin batzuen begietara.
Erabakitasuna
Bazkide garenok bat egiten dugu arazoen aurrean, zailtasunei aurre egiteko proposamen edo konponbide berriak landuz.
Laguntza
Zentroan elkarteak lagundu egiten dio egoera zailean edo makalaldian dagoen edozein elkartekideri.
Hitzarmenak
Zentroak elkarteko bazkideei lehia-abantailak eskaintzen dizkieten akordio eta/edo hitzarmenak egiten ditugu zerbitzu-enpresekin.
Informazioa
Zentroan elkarteak etengabe zabaltzen du informazioa, une oro izateko sektorearentzat interesgarria den edozein proiekturen berri.
Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kidea
Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kide gara, tokiko merkataritza hautatzea bizimodu bat hautatzea delako. Gure lurraldearen alde egiten duen benetako merkataritza-eredu baten aldeko apustua egitea delako. 1.650 denda baino gehiago gaude Gipuzkoan tokiko merkataritza bakar eta lehiakorra sustatzeko bat eginda.